saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900002982

13/2013 Foru Arauko 41.2.b) artikulua: Ondare irabazirik ez galerarik ez dagoen kasuak. Dohaineko eskualdaketa zergadunaren heriotzaren ondorioz

2. Hurrengo kasuetan ez da egongo ondare irabazi edo galerarik: (…)b) Zergadunaren heriotzaren ziozko kostu gabeko eskualdaketetan, are komisarioak ordenatzaile ahala erabiltzearen ondorioz edo oraingo eraginkortasuneko oinordetza-titulu bat dela bide gertatzen denean ere.

Ondore hauetarako, oinordetza-tituluak dira Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 5. artikuluan ezarritakoak.

2015eko urriaren 3an indarrean jarri zen ekainaren 25eko 5/2015 Legea, EAEko Zuzenbide Zibilari buruzkoa; lege horretako 102. artikuluan gai hau uztailaren 1eko 3/1992 Legeko 76. artikuluan bezala arautzen da.

Uztailaren 1eko 3/1992 Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraiki, "mortis causa" egindako ondasun jakin baten dohaintza oinordetza-ituntzat joko da, baita "inter vivos" ekintzaren bidezko ondasun guztien dohaintza ere, besterik hitzartu ezean. EAEko foru-lege zibilek ez dute zehazten zer ulertu behar den dohaintza unibertsaltzat. Hortaz, ondorio horietarako, Kode Zibilaren 634. artikuluan xedatutakoari lotu behar gatzaizkio. Horren arabera, dohaintza unibertsala da dohaintza-emailearen oraingo ondasun guztiak barne hartzen dituena (eta haren inguruabarren arabera bizitzeko behar duena erreserbatu behar du), dohaintza jakina ondasun horien zati bati bakarrik eragiten diona den bitartean.

Hortik ondorioztatzen da ezin zaiola eman orainaldian eragina duen oinordetza-itunaren kalifikazioa dohaintza-emailearen ondarea bere osotasunean ez den ondasun jakin bat dohainik eskualdatzea baino ez dakarren negozio juridiko bati. Izan ere, oinordetza-itunaren atzean dagoena (eta hura ematean nahi dena) oinordekoaren izendapen itundua da, eta ez ondasun isolatuak "inter vivos" dohainik eskualdatzea.

Hortaz, puntu honetan Adrian Celaya Ibarra jaunari jarraituz, "inter vivos" ondorioak dituzten ondasun jakin batzuen dohaintzak, oro har, Kode Zibilaren 624. artikuluan eta hurrengoetan xedatutako ohiko dohaintzatzat jotzen dira, oinordetza-itun batean gehituta ez badaude eta horren izaera ez badute. Horri dagokionez, ondasun isolatuen dohaintza bat oinordetza-itun bati gehitzen zaio baldin eta oinordetza-izendapen baten kontura egiten bada, eta izendapen horren esparruan gauzatzen bada. Alegia, oraingo eraginkortasuneko ondasun baten ondare-esleipena izendatzaileak eta izendatutakoak horren alde adostu duten oinordetza-izendapenarekin batera jazotzen denean (kasuan kasuko terminoetan) eta izendapen horren kontura egiten denean.

Horren haritik, 2015eko apirilaren 1etik indarrean dagoen Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko martxoaren 25eko 4/2015 Foru Arauko 5. artikuluak honako hau dio: Ondorio horietarako, eraginkortasuna unean bertan duten oinordetza-itun bat, ondasun berezi baten titulartasuna esleitzea dakarrena, kasu batean bakarrik hartuko da oinordetza-titulutzat: esleipen hori ondasun-xedapen zabalago baten parte bada, non, gutxienez, beste elementu bat egon behar den oinordeko-izendapenari lotuta, tresna itundu batean, beste ondare-elementu batzuei dagokienez. Beste kasu guztietan dohaineko eta «inter vivos» negozio juridikotzat hartuko da. Nolanahi ere, eraginkortasuna unean bertan duten oinordetza-itun bati ez zaio aurreko lerroaldean ezartzen eduki osagarria eskatutako itun hori oinordetza-titulutzat hartzeko, baldin eta titulartasuna esleitzen deneko ondasun berezia izendatzailearen ondareko elementu bakarra bada.

Loturak

Zuzendaritza Nagusiaren Jarraibidea

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Beste kasuak

Itzuli