www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002978

Eskatu ahal da baja jakinerazpen elektronikoraka sisteman?


  

Interesdunek jakinarazpen elektronikorako sisteman baja ematea eska diezaiokete dagokion organoari, ordutik aurrerako jakinarazpen eta komunikazioak ez diezazkieten bitarteko elektronikoak erabiliz egin, baizik eta administrazio-araudi orokorrean onartutako gainerako bitartekoen bidez. Dena dela, jakinarazpenak eta komunikazioak bitarteko elektronikoen bidez jasotzera behartuta dauden pertsonek eta erakundeek ezin dute halakorik eskatu.

Baja eskatzen bada egoitza elektronikoan horretarako dagoen atalean, eskabidea jaso eta biharamunetik aurrera ematen diren jakinarazpen eta komunikazioetarako izango da eraginkorra baja hori.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Baja

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli