www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002977

Zelan eman ahal da alta jakinarazpen eta komunikazio sisteman?


  

Jakinarazpen eta komunikazio bat bitarteko elektronikoren bat erabiliz egiteko, beharrezkoa da interesdunak aurretik adieraztea bitarteko hori lehenesten duela edo bitarteko hori erabiltzeko baimena ematea, bitarteko elektronikoak erabiltzera behartuta dauden pertsona edo entiteak salbu.

Horrela, bitarteko elektronikoak erabil daitezke bai bitarteko elektronikoak erabiltzeko lehenespena edo baimena adierazteko, bai eta lehenespen edo baimen hori eskatzeko ere.

Jakinarazpenetarako lehenetsitako bitartekoa sistema elektronikoa izango dela adierazi nahi bada, alta eskatu behar da egoitza elektronikoan horretarako dagoen atalean, eta adierazpen hori eraginkorra izango da eskabidea jaso eta biharamunetik aurrera.

Nolanahi ere, eskabide hori aurreko zenbakian adierazitako moduan barik beste batean egiten bada, alta hori gehienez ere 15 egun naturaleko epean izango da eraginkorra.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli