saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900002974

BGAEen kapital-prestazioak, borondatezko baxagatik jasotzen direnak.

BGAEek emandako zenbatekoek lan-etekinak sortzen dituzte hartzaileentzat; etekin horiek integratzeko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 19.2.b) artikuluan aipatzen den ehuneko 60ko tasa aplika daiteke ondoko kasu hauetan: a) kapital eran eskuratzen badira; b) lehenengo ekarpenetik bi urte baino gehiago igaro badira, ezintasunagatiko edo mendekotasunagatiko prestazioen kasuan salbu, eta c) aipatutako BGAE-etatik kobratu daitezkeen kontzeptuetariko bakoitzagatik eskuratzen den lehenengo diru kopurua bada. Lehen ere esan den bezala, kontzeptu horietako bakoitzagatik jasotako zenbatekotzat ekitaldi bakar batean kapital gisa eskuratutako kopuru multzoa ulertzen da.

Honetarako, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Entitateei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legeko 24. artikuluan babespeko kontingentziak zein diren azaltzen da: erretiroa, ezintasun iraunkorra, heriotza, mendetasuna, iraupen luzeko langabezia eta gaixotasun larria.

Beste alde batetik, otsailaren 20ko 87/1984 Dekretuko 31. artikuluak hauxe dio (indarrean dago, urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren bidez Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Entitateei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Araudia indarrean jarri arren): "Bazkide batek baja boluntarioa hartzen duenean –erabatekoa edo neurri batekoa– metatutako erreserben kontura inantzatutako prestazio horiek eragiteko egintza gertatu baino lehen, entitateak, gabealdiko 10 urte gutxienez biltzen dituen bazkidearentzat, bere estatutuetan arautuko du hurrengo formuletatik baten bat: a) Bazkide izaten jarraitzeko aukera, kotizatu eta bere unean prestazioak jasotzeko. b) Egindako otizazioekiko prestazio murriztuak jasotzeko eskubidea. c) Metatutako erreserbak itzultzea. (…)".

Hain zuzen ere, urriaren 27ko 203/2015 Dekretuak indarrean mantendu du otsailaren 20ko 87/1984 Foru Dekretuko 31. artikulua (xedapen indargabetzaileak ezartzen duenaren arabera) eta tartekadura hau gehitu dio c) letrari azken xedapenetako hirugarrenaren bidez: "Ondorio horietarako, BGAEko banakako modalitateko edo elkarte-modalitateko bazkideek aurretiaz eskuratu ahal izango dute banakako modalitateko edo elkarte-modalitateko aurreikuspen-planetarako egindako ekarpenei dagozkien eskubide ekonomikoen zenbateko osoa edo zati bat, hamar urtetik gorako antzinatasuna baldin badute”.

Beraz, BGAEetako bazkideek haietan dauzkaten eskubide ekonomikoak kobra ditzakete euren borontaez entitatea baja emanez gero, beste arrazoi batzuk beste direla (edo eskubideok erreskatatzeagatik metatutako erreserben kontua).

Honetaz ari garela, BGAE batetik jasotako diru kopurua borondatezko bajaren edo eskubide ekonomikoak metatutako erreserben kargura erreskatatzearen ondorio dela esan daiteke soilsoilik horretarako aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direnean, 87/1984 Dekretuko 31. artikuluan (aurrean transkribatu da) azaltzen diren inguruabarrak, hain zuzen. Bereziki, baja hori, edo erreskate eskubidearen erabilera, metatutako erreserbetan zordunduta osorik edo zati batean finantzatutako prestaz dira hartu zergadunak BGAEn baja hartu duelako edo erreskatatzeko eskubidea baliatu duelako kobratutzat, baizik eta kasuan kasuko kontingentzia gertatu izanaren ondoriozkotzat.

Ildo bereko adierazpena egin du behin eta berriro Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak, besteak beste, 2014ko azaroaren 6ko Epaian, erretiroaren kontingentzia gertatutakoan BGAE batetik kobratu izanari buruzkoan. Ondorio hau atera du: "BOSGARRENA.- Erreskate partziala antzinatasunagatik borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde batean, behin erretiroa hartutakoan; erretiroaren kontingentziarekiko lotura, PFEZaren zerga-oinarrian sartzearen ondorioetarako. (...) Horrek ondorio honetara eramaten du: borondatezko erreskatea, interesatzen zaigun aldetik, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren otsailaren 26ko 9/1999 Ebazpenaren bidez onetsitako eta 1999ko martxoaren 10eko 48 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako 1998ko abenduaren 22ko Zirkularrak (horren bidez igorri ziren banakako, enpleguko eta elkartutako modalitateetako BGAEentzako arauak, ekarpenen mugaketari lotuak, prestazioak aitortzerakoan eta metatutako erreserbak itzuli edo aldatzerakoan bete beharrekoak) ezarri zituen ildoetan (arau esparru zehatzik ezean, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko urriaren 27ko 25/183 Legean eta lege hori garatzeko 87/1984 Dekretuak onetsitako Araudian ezarritakoari eutsiz), 4.1.2. puntuan erreskate partzialak aipatu zituen, antzinatasunaren 10 urteko gutxieneko gabealditik abiatuta, eta horrek ez du baztertzen guk berresten dugun ondorioa, alegia, behin gertatuta kontingentzia, oraingo honetan erretiroa, zeina, demandatzailearen kasuan, 2001eko ekitaldian gertatu baitzen, jasotako prestazioak erretiroko prestazioak dira, eta ezin dute autonomiarik eduki, ondorio horietarako, ez antzinatasunagatiko erreskatetzat hartzeko eskaerak, ez horren onarpenak. (...)".

Adicionalmente, el artículo 29.2 e) del Reglamento de la Ley 5/2012, de 23 de febrero, sobre Entidades de Previsión Social Voluntaria, especifica que: "e) Un jubilado no puede ejercer el derecho a la baja voluntaria".

Loturak

Jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Itzuli