www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002958

Ondarearen gaineko Zergaren ondorioetarako, nire ohiko etxebizitza 800.000 eurotan dago balioztatuta. Etxebizitzak 400.000 euroko hipoteka bat du. Zer zenbatu behar dut Ondarearen gaineko Zergan?


  

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2013/01/01

Ohiko etxebizitzagatik 400.000 euro hartuko dira kontuan (800.000 euro ken ohiko etxebizitzagatiko 400.000 euroko salbuespena). "Zorrak" atalean, zorraren zati proportzionala jarriko da, alegia 200.000 euro.

Loturak

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli