saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002912

Ekitaldi honetan martxora arte egon nintzen lanean eta hilabete horretatik aurrera baja izan nintzen aldi baterako ezintasuna izan zela eta. Horren ondoren, irailean ezintasun iraunkor osoa egiaztatu zidaten. Lan etekinetan gehitutako hobarirako eskubidea daukat?

Lan etekin garbietarako ezarritako hobariaren gaineko gehikuntza aplikatzen da zergaldiaren edozein egunetan PFEZren Araudiaren FAren 23.3. exijitutako zirkunstantziak batera gertatzen direnean. Laburbilduz, exijitzen da zergadunak langile aktiboaren izaera izatea eta ezarritako ezintasun egoeretatik batean egotea. Hobariaren gehikuntzaren helburua da pertsona ezinduek lantokira joateko eta lan jarduera aurrera eramateko dauzkaten zailtasunak eta trabak konpentsatzea.

Horrenbestez, kontsultaren xedea izan den kasu honetan, ezin da aplikagarritzat jo lan etekinen gainean gehitutako hobaria; izan ere, ez da aldi berekotasunik izan, kontsultagilea ez baita aldi berean langilea aktiboa eta langile ezindua izan.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 23 art. Lan etekinen hobaria

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli