saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002895

Akziodunei ordaintzeko modu berriak, dibidendu malguak

Hasiera batean konpainiak kapitala handitzea adostuko du erabat askatutako akzio berrien jaulkipen bidez, banatu gabeko mozkinetatik eratorritako erreserben kargura. Erabakia betetzeko unean akziodun guztiak dagozkien esleipen eskubideen jabe bihurtuko dira (harpidetza).

Harpidetza eskubideen titularrek hau egiteko eskubidea izango dute:

  1. Akzio berrien harpidetza: Askatutako akzioak izango lirateke, errentaren lorpena ez dakartzatenak; hala ere, etorkizuneko eskualdaketei begira, eskuraketa balioa, emandako akzioena zein jatorrizko akzioena, kostua guztira titulu kopuruaren artean banatzetik lortuko da, titulu zaharrak zein dagozkien askatutakoak. Erabat askatutako akzioen eskuraketa data jatorrizko akzioei dagokiena izango da.
  2. Eskubideen eskualdaketa merkatuan

    Aintzat hartu “balore horien harpidetza eskubideak eskualdatuta lortutako zenbatekoa ondare irabazia izango dela eskualdatzailearentzat, eskualdaketa gertatu den zergaldian”. 2017ko urtarrilaren batetik atxikipenaren mende egongo dira.

    (2011 ekitaldira arte: Merkatuan esleipen eskubideen eskualdaketan lortutako zenbatekoak jatorrizko akzioen eskuraketa balioa txikiagotuko du. Hala ere, zenbateko hori aipatutako akzioen eskuraketa balioa baino handiagoa bada, aldea eskualdatzailearen ondare irabazia gisa hartuko da, eskualdaketa gertatu den zergaldian).

  3. Eskubideak konpainia berberera eskualdatzea: Prezioa aurretik finkatuta dago, eta zerga tratamendua 2. puntuan aipatutakotik desberdina da, edozein motatako entitatek funts propioen partaidetzagatik lortutako mozkin gisa kalifikatuko dira; horrenbestez, atxikipenaren mende egongo dira.

Zergari buruzko Foru Arauaren 13/2013 Foru Arauaren 34.1 a eta b artikuluak puntuetan aipatzen diren mozkinetako partaidetzek eta dibidenduek urteko 1.500 €-ko salbuespena dute.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZaren 13/2013 FAren 9.24 eta 34.1 art.ak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli