www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002879

Bizi aseguru mistoa. Biziraupen kasua. Onuradunak kapitala jasotzeari aplikatu beharreko tratamendu fiskala


  

Bizi aseguru mistoa da kapital baten edo errenta baten ordainketa konbinatzen duena heriotza kasuan, errenta edo kapital erako prestazio batekin, asegurudunak bizirik irauten duen kasurako.

Heriotza kasuan, Ondorengotza eta Dohaintzen gaineko Zergan ordainduko da. Eta bizirik irauteko kasuan, polizaren mugaegunean, PFEZean ordainduko da, higigarrien kapitalaren etekin gisa, eta aurrezkien zerga-oinarrian integratuko da. Higigarrien kapitalaren etekin hori kalkulatzeko jasotako kapitalaren eta ordaindutako primen zenbatekoaren arteko diferentzia kalkulatuko da.

Loturak

Zergei Buruzko Informazioa: Kontsultak, idizpideak eta ebazpenak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli