saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002877

Erretiroagatiko edo baliaezintasunarengatiko prestazioak

Aseguru kolektiboko kontratuen onuradunek errenta moduan jasotzen dituzten erretiro eta baliaezintasun prestazioak lanaren etekintzat integratuko dira % 100ean.

Enpresen gizarte aurreikuspeneko planez besteko aseguru kolektiboko kontratuen onuradunek kapital moduan jasotzen dituzten erretiro eta baliaezintasun prestazioak, enpresek pentsioengatik beren gain hartutako konpromisoak biltzen dituztenak, ondoren adierazitako moduan integratuko dira, Pentsio Plan eta Funtsak Arautzeko Legeko testu bategineko lehen xedapen gehigarrian eta hura garatzeko arauetan aurreikusitako terminoetan, haien zenbatekoak arlo fiskaletik egotzitako kontribuzioak gainditzen dituen neurrian eta langileak zuzenean eginiko ekarpenak gainditzen dituen neurrian:

  • Primak langileari egotzi bazazkio:
    • Erretiroarengatiko prestazioa:

      Jasotako prestazioak lan etekineko tratamendua dauka, haren zenbatekoak fiskalki egotzitako kontribuzioak eta langileak zuzenean egindako ekarpenak gainditzen dituen neurrian, kapital eran jasoz gero aplikatu behar diren integrazio ehunekoak gorabehera.

      • % 60an integratuko dira, jasotzen diren data baino 2 urte edo gehiago lehenagotik ordaindutako primei dagozkienean.
      • % 25ean integratuko dira, jasotzen diren data baino 5 urte edo gehiago lehenagotik ordaindutako primei dagozkienean. Halaber, ehuneko bera aplikatuko da lehengo prima ordaindu zenetik 8 urte baino gehiago iragan direnean (1994ko abenduaren 31tik aurrera eginiko aseguru kontratuetarako).
      • Gainerako kasuetan, % 100ean integratuko dira.
    • Baliaezintasunarengatiko prestazioa:
      • % 25ean integratuko dira baliaezintasuna iraunkor eta osoa denean eta baliaezintasun handia denean, edo 8 urtekoa baino antzinatasun handiagoa duten kontratuetatik eratorri diren prestazioen kasuan (1994ko abenduaren 31tik aurrera eginiko aseguru kontratuetarako).
      • % 60an integratuko dira aurreko baldintzak betetzen ez direnean.
  • Primak langileari egotzi ez bazazkio:
    • % 60an integratuko dira baliaezintasuneko prestazioa direnean; eta erretiro prestazioak direnean, jasotzen diren datari erreparatuta 2 urtekoa baino aurrerapen handiagoarekin ordaindutako primei dagozkienean.
    • Gainerako kasuetan % 100ean integratuko dira.
  • Zenbaki honetako etekinei %100etik beherako integrazioportzentajeak aplikatuko bazaizkie ere, etekinon zenbatekoa ezin da 300.000 euro baino
    handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da.
Loturak

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli