saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002872

Errenta geroratuak, jaraunspen, legatu nahiz beste edonolako oinordetza-tituluren baten bidez eskuratu ez direnak.

Errenta geroratuak, biziartekoak edo aldi batekoak jasotzen direnean, higigarrien kapitalaren etekintzat joko da hurrengo a) eta b) letretan ezarritako portzentajeak urteko bakoitzari aplikatuz ateratzen dena, errenta eratu arte lortutako errentagarritasunaz areagoturik.

  1. Aldi baetko errentak. Ehunekoak, zeinak aldaezin mantenduko baitira kontratuaren iraupen osoan zehar, honakoak izango dira:
    • Ehuneko 12, errentaren iraupena 5 urte edo txikiagoa denean.
    • Ehuneko 16, errentaren iraupena 5 urtetik gorakoa eta 10 urtekoa edo txikiagoa denean.
    • Ehuneko 20, errentaren iraupena 10 urtetik gorakoa eta 15 urtekoa edo txikiagoa denean.
    • Ehuneko 25, errentaren iraupena 15 urtetik gorakoa denean.
  2. Biziarte errentak. urteko bakoitzari aplikatzekoa zaion ehunekoa errenta eratzeko unean errenta hartzaileak duen adinaren araberakoa izango da, eta haren iraupenean zehar aldaezin mantenduko da. Honakoak dira aplikatzekoak diren ehunekoak:
    • Ehuneko 40, hartzailea 40 urtetik beherakoa denean.
    • Ehuneko 35, hartzailea 40 urte eta 49 urte bitartekoa denean.
    • Ehuneko 28, hartzailea 50 urte eta 59 urte bitartekoa denean
    • Ehuneko 24, hartzailea 60 urte eta 65 urte bitartekoa denean.
    • Ehuneko 20, hartzailea 66 urte eta 69 urte bitartekoa denean.
    • Ehuneko 8, hartzailea 70 urtekoa edo gehiagokoa denean.

Errentagarritasuna = (unean uneko finantza balio aktuariala – ordaindutako primak)/10 urte edo aldi batekoetan kontratatu diren urteak.

Adibidea. Zergadun batek aldi bateko errenta geroratuko aseguru bat kontratatzen du. Urteko 3.000 euro emango dizkio 10 urtez. 10 urte igarota, 10 urteko iraupeneko aldi bateko errenta bat jasotzen hasiko da, urteko 4.000 eurokoa. Une horretan, uneko balio finantzarioa 40.000 eurokoa da. Zein zerga ordainduko du urte bakoitzean?

  • Lehenengo, errentagarritasun geroratua kalkulatuko dugu: (40.000 – 3000*10) = 10.000
  • Urte bakoitzean, honakoak integratuko ditu: 10.000 / 10 = 1.000
  • Portzentajea aplikatzearen emaitza den kapitalaren etekina aldi bateko errentaren (4.000 €) % 16 izango da.
  • Urtero honako zergak ordainduko ditu= (1.000 € + % 16 * 4.000 €) % 20an.

Adibidea. Zergadun batek prima bakarreko erretiro aseguru bat kontratatzen du, 20.000 €koa, 65 urte bete baino 5 urte lehenago izenpetua. Biziarteko errenta gisa jasoko du hura, 2.000 € hain zuzen ere. Adin horretara iritsi denean, eratu duen kapitala 25.000 €koa da.

  • Errentagarritasun geroratua: (25.000 - 20.000) / 10 = 500
  • Higigarrien kapitalaren etekina:
    • Lehenengo 10 urteetan, honakoa izango litzateke: 500 + (% 24 * 2.000) = 980
    • 11. urtetik aurrera honakoa izango da: (% 24 * 2.000) = 480

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Errenta geroratuak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli