www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002792

Nortzuek aurkeztu behar dute BEZaren 308 eredua?


  

308 eredua, baliokidetasun errekarguaren araubide berezian daudenek eta lantzean behingo subjektu pasiboek itzulketak eskatzeko bete beharrekoa, ondoko hauek aurkezten dute:

  1. Batasunaren barruan Zergatik salbuetsita dauden garraiogailu berrien emateak lantzean behin egiten dituzten pertsonek.
  2. Errepide bidez bidaiariak edo merkatugaiak garraiatzen dituzten subjektu pasiboek, Zergaren araubide erraztua aplikatzen badute, jarduera horri lotutako garraiogailuen eskuraketan jasandako kuota kengarriak itzultzeko eskatzeko, BEZaren Araudiko 30.bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
  3. Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia aplikatzen zaien jarduerak baizik egiten ez dituzten subjektu pasiboek bidaiariei itzulitako kuotak itzultzeko eskatzeko, BEZaren Araudiko 61.3.2 artikuluarekin bat etorriz.
  4. Erakunde publiko edo gizarteko erakunde pribatu diren subjektu pasiboek ondasunak eskuratzeagatik jasandako kuotetatik ezin kendu ezin dituzten kopuruak itzultzeko eskatzeko, baldin eta ondasunok onartutako erakundeen esku jarri badituzte gero hauek Batasunetik kanpora esportatzeko beren jarduera humanitarioak, karitatekoak edo hezkuntzakoak egitean, BEZari buruzko Foru Arauko 21.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Lehenengobi kasuetan eredua hilero aurkeztu behar da, hirugarren kasuan hiru hilean behin, eta azken kasuan ez da aurkeztu behar aldizka baizik eta itzulketa-eskubidea eragiten duen ondasun ematea gertatu denetik hiru hilabete pasatu baino lehen. Hileko eta hiruhilekoko ereduak hurrengo hilaren 25era arte aurkez daitezke; urteko azken eredua, berriz, hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte aurkez daiteke. Ez da aurkeztu behar urteko laburpenik.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli