saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002716

Zeintzuk dira Sozietateen gaineko Zergaren ondoreetarako zati baten salbuetsitzat jotzen diren erakundeak?


  

Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauak ezarri du zergatik salbuetsita daudela ondoko erakunde hauek:

  • Irabazizkoak ez diren erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoari emandako zerga-pizgarriei buruzko Foru Arauan ezarritako zerga-araubidea edukitzeko baldintzak betetzen ez dituzten irabazteko asmorik gabeko entitate eta instituzioak.
  • Kooperatiben batasun, federazio eta konfederakundeak.
  • Profesionalen elkargoak, enpresaburu eta profesionalen elkarteak, ganbera ofizialak, arrantzaleen kofradiak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak.
  • Enplegua sustatzeko funtsak.
  • Gizarte Segurantzako lan-istripu eta lanbide-gaixotasunen mutualitateak, halako mutualitateen arautegi erregulatzailean ezarritako betekizunak betetzen dituztenean.

Errenta salbuetsiak dira eta, ondorioz, ez dira zerga-oinarrian integratzen:

  • Euren helburu soziala edo xede espezifikoa osatzen duten jarduerak egitearen ondoriozkoak.
  • Kostu gabeko eskuratze eta eskualdatzeen ondoriozkoak, baldin eta batzuk eta besteak entitateon helburua edo xede espezifikoa betez lortzen edo egiten badira.
  • Xede edo helburu hori betetzeari afektatutako ondasunak kostu bidez eskualdatzean sortzen direnak, baldin eta lortutako zenbatekoa xede edo helburu edo xede horrekin lotutako inbertsio berrietarako erabiltzen bada (horiek aurreko urtearen eta hurrengoko hiru urteen artean egingo dira eta bost urtetan mantenduko dira, horien bizitza erabilgarria laburragoa den kasuetan izan ezik).

Ezin dira maila fisikoan kentzeko moduko gastutzat jo, orokorrean erregulatuta daudenetatik aparte, honako hauek:

  • Errenta salbuetsiei soilik egotzi ahal zaizkien gastuak.
  • Emaitzen aplikazio diren zenbatekoak, eta, zehazki, jarduera salbuetsiak mantentzeko bideratzen direnak.

Karga-tasa: % 19 da.

Zerga-obligazioak:

  • Kontabilitatea: Zati baten salbuetsita dauden erakundeek kontabilitatea burutu behar dute eta, horrela, aukera egongo da salbuetsita ez dauden errenta eta ustiapen ekonomikoei buruzko sarrerak eta gastuak identifikatzeko.
  • Aitorpena: Zati baten salbuetsita dauden erakundeek euren errenta guztiak, salbuetsiak eta ez salbuetsiak, aitortu behar dituzte. Dena dela, ez dute derrigorrez aitorpena aurkezteko betebeharra edukiko ondoko beharkizun hauek betetzen dituztenean:
    • Urteko sarrerak, guztira, 100.000 euro baino gehiago ez izatea.
    • Atxikipena aplikatu behar zaien salbuetsi gabeko urteko errenten ondoriozko sarrerak 2.000 euro baino gehiago ez izatea.
    • Lortzen dituzten errenta salbuetsi gabe guztiei atxikipena aplikatzea.
Loturak

11/2013 FAko 12.2, 32.3 eta 38. artikuluak.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli