Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002702
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2025/12/31
BGAEek (edo borondatezko gizarte aurreikuspeneko beste sistema batzuek) zeinahi gertakizun dela bide jasotzen diren kopurua (are heriotzagatik kobratzen direnak ere) lanaren etekintzat hartuko dira PFEZen aitorpenean.
Jasotzen diren prestazioak oso-osorik kargatuko dira; inolaz ere ezin kendu izango dira txikipena ekarri ez duten ekarpen-gaindikinak.
Prestazioak errenta gisa jasoz gero, hau da, aldian-aldian edo behin baino gehiagotan jasoz gero, oso-osorik integratu behar dira egozten diren ekitaldi bakoitzeko zerga oinarrian.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.