saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002638

Higigarrien kapitalak emandako etekinak direla eta, atxikipenak eta kontura egindako sarrerak


  

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Ekonomi Ituna 9. artikulua. Higigarrien kapitalak emandako etekinak direla eta, atxikipenak eta kontura egindako sarrerak.

Bat. Higigarrien Kapitalak emandako etekinak direla-eta egin beharreko atxikipenak eta konturako sarrerak Estatuko administrazioak edo foru aldundi eskudunak eskatuko ditu, honako arau hauen arabera:

  • Lehenengo.

    Lurraldea dela-eta eskumena duen foru aldundiak honako hauek eskatuko ditu:

    Edozein erakunderen fondo propioetan parte hartzeagatik lortutako etekinak, baita obligazio eta antzeko tituluetako korrituak zein bestelako kontraprestazioak ere, etekin horiek ordaintzen dituzten erakundeek Sozietateen gaineko Zerga Euskadin bakarrik ordaintzen dutenean.

    Sozietateen gaineko Zergako subjektu pasiboen kasuan, zerga hori bai Estatuak bai foru aldundiek eska dezaketenean, atxikipena bi administrazioek egin ahal izango dute, lurralde bakoitzean egindako eragiketa-kopuruaren hein berean. Horretarako, Sozietateen gaineko Zergarako egindako azken aitorpen-likidazioan adierazitako proportzio bera aplikatuko da. Atxikipenok foru arautegiarekin edo arautegi erkidearekin bat etorriz eskatuko dira, erakunde ordaintzaileari Sozietateen gaineko Zergari buruzko zein arautegi aplikatu behar zaion, foru arautegia edo arautegi erkidea, eta irizpide beraren arabera eskumena daukan administrazioko organoek egingo dute ikuskapena. Aurrekoa gorabehera, Zerga ordainarazteko eskumena daukan administrazioak ezarriko ditu aitorpen-likidazioa aurkezteko lekuari, erari eta epeari buruzko arauak.

    Autonomia Erkidegoak, foru aldundiek, udalek eta Euskadiko lurralde-administrazio eta erakunde-administrazioko beste izakiek jaulkitako zor eta jesapenetako korritu eta bestelako kontraprestazioak, edozein tokitan ordainduta ere. Estatuak eskatuko ditu, ordea, Estatuak berak, beste autonomia erkidego batzuek, lurralde erkideko korporazioek eta Estatuko lurralde-administrazio eta erakunde-administrazioko bestelako izakiek egindako jaulkipenei dagozkienak, baita Euskadin ordaintzen badira ere.

    Banku, aurrezki-kutxa, kreditu-kooperatiba eta balio bereko erakundeetako eragiketa pasiboetako korrituak eta gainerako kontraprestazioak, baita beste 6 edozein kredituetxetan edo finantza-etxetan egindakoetatik lortutakoak ere, baldin eta etekinaren hartzaileak Euskadin badu ohiko egoitza edo zerga-egoitza.

    Kapitalizazio-eragiketetatik eta bizitza edo elbarritasun aseguruen kontratuetatik lortutako etekinak, baldin eta horien onuradunak, edoaseguru-hartzaileak, erreskatearen kasuan, Euskadin badu ohiko egoitza edo zerga-egoitza.Kapital-ezarpenetik datozen bizi arteko errentak eta aldi baterako beste batzuk ere bai, onuradunak ohiko bizilekua edo zerga-egoitza Euskadin baldin badauka.

    Pentsioen kasuan, eskubidea sortu zuena ez baldin bada gaur egun pentsio hori jasotzen duena eta ordaintzen duena Estatuko Administrazioa baldin bada, atxikipena Estatuak eskatuko du.

    Jabetza intelektualetik lortutako etekinak, subjektu pasiboa egilea ez bada; eta industri jabetzatik eta laguntza teknikoa ematetik lortutakoak, ordaintzen dituen pertsona edo erakundeak zerga-egoitza Euskadin baldin badauka.

    Ondasun, eskubide, negozio, meatze eta antzekoak alokatzetik datozenak, Euskadin baldin badaude.

  • Bigarren. Higiezinak hipotekatuz bermatutako maileguen korrituen kasuan, berme modura erabiltzen diren ondasunak dauden lurraldeko administrazioak izango du atxikipena eskatzeko eskumena.

    Hipotekatutako ondasunak lurralde erkidean eta Euskadiko lurraldean baldin badaude, bi administrazioei dagokie atxikipena eskatzea. Horretarako, korrituak hainbanatu egingo dira hipotekatutako ondasunen balioaren arabera, berme-asignazio berezirik ez badago behinik behin. Halakorik badago, kopuru hori erabiliko da hainbanatzeko oinarri modura.

  • Hirugarren. Higigarrien hipoteka bidez edo edukitza-aldaketarik gabeko bahi bidez bermatutako maileguetako korrituen kasuan, bermea inskribatzen duten lurraldeko administrazioak eskatuko du atxikipena.
  • Laugarren. Mailegu soilen korrituen kasuan, salerosketan ordaintzekotan utzitako prezioen kasuan eta kapitalak inon sartzeagatik lortutako beste etekin batzuen kasuan, establezimendua dagoen lurraldeko edo atxikipena egiteko betebeharra duen erakunde edo pertsonak ohiko bizilekua edo zerga-egoitza duen lurraldeko administrazioak eskatuko du atxikipena.

Bi. Atxikipen eta konturako sarrerak ordainarazteko, artikulu honetan aipatzen diren horiek ordainarazteko hain zuzen ere, lurralde erkidean aplikatzen dituzten tipo berberak aplikatuko dituzte foru aldundiek.

Loturak

.12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna onetsi duena (EAO Maiatzaren 24koa) (215 KB)

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli