saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002637

Konturako ordainketak ekonomi jardueren etekinen zioz


  

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Ekonomi ituna 8. artikulua. Konturako ordainketak ekonomi jardueren etekinen zioz.

Bat. Ekonomi jardueretatik datozen etekinen ziozko atxikipenak eta konturako sarrerak lurraldea dela-eta eskumena daukan foru aldundiak eskatuko ditu, atxikipena edo konturako sarrera derrigorrez egin behar duenak ohiko egoitza edo zerga-egoitza Euskadin badu. Estatuko Administrazioak eta foru aldundiek, betiere, bakoitzak berak ordaindutako etekinei dagozkien atxikipen eta konturako sarrerak eskatuko dituzte.

Atxikipen eta konturako sarrera horietan, lurralde erkidean aplikatzen dituzten tasa berberak aplikatuko dituzte foru aldundiek.

Bi. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta konturako ordainketa zatikatuak egin behar direnean, lurraldearen arabera eskumena duen foru aldundiak eskatuko ditu, bere arautegiarekin bat etorriz, zergadunak ohiko egoitza Euskadin badu.

12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna onetsi duena (EAO Maiatzaren 24koa) (215 KB)

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli