saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002636

Laneko etekinak direla-eta egindako atxikipenak eta konturako sarrerak.


  
Ekonomi ituna 7. artikulua. Laneko etekinak direla-eta egindako atxikipenak eta konturako sarrerak.

Bat. Lanaren etekinen ziozko atxikipenak eta konturako sarrerak, honako kasu hauetan, lurraldea dela-eta eskumena daukan foru aldundiak eskatuko ditu, bere arautegiari eutsiz:

  1. Euskadin egindako lan edo zerbitzuetatik datozen etekinak.

    Lanak edota zerbitzuak lurralde erkidean eta Euskadiko lurraldean egiten direnean, zerbitzuak Euskadin egiten direla uste izango da, aurkako frogarik ezean, baldin eta langilearen lantokia lurralde horretan badago.

  2. Gizarte Segurantzaren eta Klase Pasiboen araubideetan hartzen diren pentsio, hartzeko pasibo eta prestazioen etekinak, Enpleguaren Nazio Erakundetik, montepio eta mutualitateetatik, enplegua sustatzeko fondoetatik, pentsio planetatik eta borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeetatik datozenak, eta enpresen eta beste erakunde batzuen prestazio pasiboak, baldin eta hartzailearen ohiko egoitza Euskadin badago.
  3. Administrazio-kontseilu, ordezko batzorde eta beste ordezkaritza-organo batzuetako administratzaile eta kideen ordainsariak, ordaindu behar duen erakundearen zerga-egoitza Euskadin baldin badago.

    Dena delako erakundeari, subjektu pasiboa den aldetik, bai Estatuak bai foru aldundiek Sozietateen gaineko Zerga eska diezaioketenean, atxikipena bi administrazioek egin ahal izango dute, lurralde bakoitzean egindako eragiketa-kopuruaren hein berean. Horretarako, Sozietateen gaineko Zergarako azken aitorpen-likidazioan adierazitako proportzio bera aplikatuko da. Atxikipenok foru arautegiarekin edo arautegi erkidearekin bat etorriz eskatuko dira, erakunde ordaintzaileari Sozietateen gaineko Zergari buruzko zein arautegi aplikatu behar zaion, foru arautegia edo arautegi erkidea, eta irizpide beraren arabera eskumena daukan administrazioko organoek egingo dute ikuskapena. Aurrekoa gorabehera, Zerga ordainarazteko eskumena daukan administrazioak ezarriko ditu aitorpen-likidazioa aurkezteko lekuari, erari eta epeari buruzko arauak.

Bi. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, honako atxikipen hauek Estatuko Administrazioak eskatuko ditu: Estatuko funtzionarioek eta lan-legepeko nahiz administrazio-legepeko langileek jasotzen dituzten ordainsarien gainekoak, ordainsari horiek aktiboak nahiz pasiboak izan.

Aurreko lerroaldean xedatu dena ez zaie aplikatuko erakunde autonomoetako eta enpresa-erakunde publikoetako funtzionario eta langileei.

12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna onetsi duena (EAO Maiatzaren 24koa) (215 KB)

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli