saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002635

Zein da atxikipenaren araudia?


  

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Pertsona fisikoa bada: 47/2014 Foru Dekretuko 81. artikulua aplikatuz gero, hauexek dira atxikipena edo konturako sarrera aplikatu behar zaien errentak:

  1. Lanaren etekinak.
  2. Kapital higigarriaren etekinak.
  3. Jarduera ekonomiko hauen etekinak:
    • Profesionalen jardueren etekinak.
    • Nekazaritza eta abeltzaintzako jardueren etekinak.
    • Basogintzako jardueren etekinak.
    • Araudi honetako 94. artikuluko 6. idatz-zatiko 2. zenbakian aipatzen diren enpresa-jardueren etekinak, baldin eta enpresaren etekin garbia kalkulatzeko zenbatespen objektiboaren metodoa erabiltzen bada.
  4. Talde-inbertsioko erakundeen kapitalaren edo ondarearen akzioak eta partaidetza eskualdatuta edo itzulita lortutako ondare-irabaziak.

Pertsona juridikoa bada: 203/2013 Foru Dekretuko 50. artikulua aplikatuz gero, honako hauen gaineko atxikipena egin behar zaio jasotzaileari, Sozietateen gaineko Zergaren konturako ordainketa gisa:

  1. Edozein entitate motaren funts propioetan parte hartzeagatik eta hirugarren batzuei kapital propioak lagatzeagatik datozen errentak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 36. eta 37. artikuluetan aipatuta dauden gainerako errentak.
  2. Joko, lehiaketa, zozketa edo ausazko konbinazioetan parte hartzearen ondorioz ematen diren sariak, ondasun, produktu edo zerbitzu zehatz batzuen eskaintzari, sustapenari edo salmentari lotuta egon ala ez.
  3. Beste sozietate batzuetako administratzaile- edo aholkulari-karguen ondorioz lortutako kontraprestazioak.
  4. Irudiaren ustiapenerako eskubidea lagatzetik edo irudia erabiltzeko onarpen edo baimenetik datozen errentak, baldin eta errenta horiek, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauan xedatutakoarekin bat, kapital higigarriaren etekinak badira.
  5. Hiri-higiezinen errentamendutik edo azpierrentamendutik datozen errentak, ekonomi ustiapenetatik datozen sarrerak izanik ere.
  6. Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioak edo partaidetzak eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako errentak.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli