www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002590

Ondasun higiezin batek ez badauka eratxikita gutxieneko balioa, nola eskatu behar zaio Administrazioari?eta zein da orube, baserri, lokal… baten balorazioa eskatzeko aurkeztu behar den dokumentazioa?


  

GBE automatizaturik ez badago: era presentzialean eska daiteke Ogasuneko bulegoetan eta Udaletan (Barakaldo, Bilbo, Basauri, Portugalete, Santurtzi eta Getxo), ondoko agiri hauek aurkeztuz:

  • Eskatzailearen NANa.
  • Katastroko Erreferentzia.
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren asken ordainagiriaren kopia edo katastroko jakinarazpena.
  • Lurren balorazioen eskabideen kasuetan, ondasuna kokatuta dagoen udalak jaulkita egongo den hirigintzako zedula, azken 15 egunetan bidalia, lur horren eraikigarritasuna jasoko duena.
  • Titulartasun aldaketa formalizatuko duen eskritura publikoaren zirriborroa eta zenbaki finkoaren edo katastroko erreferentziaren aldaketa formalizatzeko egingo den eskritura publikoaren zirriborroa.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli