www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002523
Zer eragiten du zor bat geroratzeko eskaerak?
 
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2020/01/01
- Geroratzeko eskabidea borondatez ordaintzeko epealdian aurkezten bada etaepealdi horretan eskabidea ebazten ez bada, ez da hasiko betearazpen-aldirik; nolanahi ere, bidezkotzat jotzen diren kautelazko neurriak hartu ahal izango dira.
- Geroratzeko eskabidea ordainarazpen-aldian aurkezten bada, zerga-bilketako
prozedura ez da etengo. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 60.3 artikuluan ezarritako epea amaitu baino lehen aurkezten bada eskabidea, ez zaio ekingo zordunaren ondarearen kontrako exekuzioari, eta errekargu exekutiboa eskatu ahal izango da.
Loturak
Bizkaiko Foru Aldundiaren 125/2019 FORU DEKRETUA. 29. artikulua.Geroratzeko edo zatikatzeko eskaeraren ondorioak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli