saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002415

Mediku batek etxebizitza bat errentan hartu du. Kontsulta etxean bertan dauka, eta han lan egiten du goizez. Alokairua hileko 1.000 eurokoa da, eta bulegoak etxebizitzaren azalera osoaren %15 okupatzen du. BEZa jasanarazi behar dio jabeak maizterrari? Zein oinarriren arabera?

Errentariak BEZa jasanarazi beharko dio maizterrari: eragiketa BEZaren mende dago, eta ez dago BEZa ordaintzetik salbuetsita. Zerga-oinarria hileko 1.000 euroko alokairua izango da, eta tasa orokorra aplikatu beharko du, bulegoak zenbat okupatzen duen alde batera utzita.

Laburbilduz, maizterrak etxebizitzan enpresa- edo lanbide-jarduera bat egiten badu, alokatze hori BEZaren mende dago, eta ez dago BEZa ordaintzetik salbuetsita.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli