www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002289
Zeintzuk dira 652 ereduarekin aurkeztu beharreko agiriak?
 
Hurrengo agirien jatorrizko aleak eta kopiak aurkeztu behar dira:
- Heriotzaren ziurtagiria, Erregistro Zibilak emana.
- Aseguru erakundeak egindako ziurtagiria, onuradunak nortzuk diren eta bakoitzak zenbat diru jaso behar duen azaltzen duena. Legezko jaraunsleren bat izendatzen bada onuradun, azken borondateen ziurtagiria eta testamentua aurkeztu behar dira, edo abintestato jaraunsleen adierazpena, kasuan kasukoa. Hala ere, konpainiaren ziurtagirian ezkontidea edota seme-alabak ageri badira onuradun, familia liburua edo ziurtagiri baliokidea aurkeztu behar da.
- Onuradunen eta kausatzailearen NANak.
- Kausatzailearen (hildakoaren) bizileku-ziurtagiria, hil aurreko bost urtekoa.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli