www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002269

Zenbatekoa da zorra geroratzeko eskaera ebazteko epealdia?


  

Geroratze-eskaerak bi hilabeteko epean ebatziko dira gehienez ere. Interesdunari agiri edo informazio gehiago aurkezteko eskatzen bazaio, ebazteko epea izapide horrek irauten duen beste luzatuko da. Gehieneko epea igarotakoan ebazpenik eman ez bada, eskaerari ezetza eman zaiola ulertu ahal izango da.

Geroratzea automatikoki onartuko da ezin bada bermerik jartzeko eskatu, araudi honen 38.1 artikuluan ezarritakoaren arabera eta eskaera Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan egin beharko da.

Loturak

125/2019 Zerga bilketari buruzko Araudia 30.1. Art.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli