www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002224

Non eta nork eskatu dezake jakinarazpen kopia bat?


  
Non?
Nork?
  • Pertsona fisiko bat bada:

    • Jakinarazpena interesdunari emango zaio; horretarako, aurretik, NANaren bidez identifikatu behar da eta jasotze-agiria sinatu eta bertan data jarri behar du.
    • Interesduna bera ez badoa, Jakinarazpenaren kopia Bizkaiko Foru Aldundiaren ahalordetzeen erregistro orokorrean aldez aurretik inskribatutako beste pertsona bati bakarrik eman ahal izango zaio. Eskabide honekin batera zergapekoaren eta ordezkariaren IFZen fotokopiak aurkeztu behar dira, ordezkaria Bizkaiko Foru Ogasunaren datubaseetan identifikatuta ez badago.
  • Pertsona juridiko bat bada:

    • Legezko ordezkaria etortzen bada jatorrizko eskriturekin, jakinarazpenaren kopia emango zaio.
    • Hirugarren bat etortzen bada, jakinarazpenaren kopia Enpresaren helbidera bidaliko da.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli