Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002222
Interesdunei eragiten dieten administrazio-ebazpenak eta –egintzak. Jakinarazpen gehienak likidazioen, errekerimenduen eta errekurtsoei emandako erantzunen ingurukoak dira. Egintza ematen den egunetik hamar egun izango dira jakinarazpena egiteko.
Aldian-aldian eta ordainagiri bidez kobratzen diren zergen kasuan (OHZ eta JEZ), jakinarazpen kolektibo bat egiten da, ediktu bidez, zerga horien kobratzeko epearen berri emateko. Ediktuaren iragarkia prentsan argitaratzen da eta jakinarazitzat jotzen da. (Lehenengo likidazioa eta zerga-oinarriaren gehikuntza, aldiz, bai jakinarazi behar dira).
Kasu honetan ere ez da nahitaezkoa likidazioen jakinarazpena egitea: baldin eta erregelamendu bidez ezartzen bada ez direla jakinarazi behar, eta, bereziki, errentako autolikidazioetako itzulketen ondoriozko jakinarazpenen kasuan, itzulitako kopurua eta eskatutako bat badatoz.
Ezin bazaio jakinarazpena egin interesdunari, Zerga Administrazioari egotzi ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, eta jakinarazpena egiteko ahalegina egin bada bai zergapekoaren zerga-egoitzan bai atzerriko agintaritzak horretarako zehaztutako tokian, foru arau honen 110. artikuluan ezartzen dena aplikatuko da.
Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 FORU-ARAUA 108 art.(714 KB)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.