Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002198
Borondatez ordaintzeko aldian dagoen zor bat konpentsatzeko eskatuz gero, ez da hasiko onartutako kredituak estaltzen duen kopurua ordainarazteko aldia, baina baliteke kautelazko neurriak ezartzea.
Ordainarazteko aldian dagoen zor bat konpentsatzeko eskatuz gero, ez da etengo premiamendu prozedura, ZFAOko 169. artikuluan prozeduraren etenduraz ezarritakoarekin bat etorriz.
Eskaera arau horretako 60.3 artikuluan ezarritako epealdia amaitu baino lehen aurkezten bada, Zerga Administrazioak enbargatutako ondasunak besterentzeko jarduketak eten ditzake eskaera ebatzi arte, eta betearazpideko errekargua eskatu ahal izango da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.