www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002188

Zeintzuk dira eskatzen diren betekizunak zorrak konpentsatu ahal izateko?


  
  1. Zorrak nork bere borondatez ordaintzeko epealdian zein ordainarazteko epealdian egon daitezke. Ordainarazpenean badaude, konpentsatu ahal izateko ordainarazpen-aldiko errekargua eta berandutze-korrituak sartu behar dira, Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 56. artikuluan ezarritakoaren arabera zerga-zorraren osagai dira eta.
  2. Zorrak mugaeguneratuta eta likidatuta egon behar dira, eta galdagarriak izan behar dira.
  3. Zuzenbide publikoko zorrak izan behar dira, zergen arlokoak zein bestelakoak.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli