saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002009

Zergadun baten aldi baterako, 10 urterako, gozamen-eskubide erreala eratzen du beste baten alde, 100.000 eurorengatik. Ondoren, gozamendunak errentan ematen du higiezina urteko 20.000,00 eurorengatik. Kapital higiezinaren zer etekin izango dute biek?

  • Jabetza soilaren titularrak Zerga-oinarriaren 100.000,00 euroko kapital higiezinaren etekina lortuko du, baldin baleude, beharrezko gastuak ken dakizkiona.
  • Bestalde, gozamendunak 20.000,00 euroko kapital higiezinaren etekin osoa lortuko du.
    • Ohiko etxebizitza errentatzea bada (hiri-errentamenduei buruzko Legeren 2.1. artikuluari atxikia) aurrezki oinarriaren etekin bat izango da eta gastu gisa soilik jarri ahal izango dira gozamenaren eskuratzea eta %20ko hobaria ordaintzeko maileguaren interesak.
    • Ohiko etxebizitzaren errentamendua ez bada, etekina Zerga-oinarrian egotziko da, eta eskubide erreala eskuratzearen balioa zati iraupen-urteen kopurua (100.000/ 10) eta etekina lortzeko gainerako beharrezko gastuak amortizazio-gastu gisa kendu ahal izango dira.
Loturak

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli