Hemen zaude:
Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900002007
Kalte-ordain horien tratamendua beste erakunde batzuek kontzeptu eurengatik ordaintzen dituzten kopuruena eta ezintasuna eragiten ez duten lesioena baino txarragoa izatea eragotzi behar denez, prestazio publiko hauek (heriotzagatik eta ezintasun iraunkorragatik ematen direnak) Zergaren Araudiko 14.1 artikuluko c) eta d) idatzzatietan sartzen dira, beraietan berariaz adierazten den bezala. Beraz, kalte-ordainen etekin osoa kobratutako guztirako zenbatekoaren ehuneko 50 da, zergaldi bakarrean egotziz gero, ez ehuneko 60, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 19.2.b) artikuluan ezartzen den bezala.