saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002000

Bi zergadun ezkonduta daude 1998ko ekainaren 8tik foru komunikazioaren erregimenean eta biak 2003an erosi zuten Leongo apartamentu baten titularrak dira. 2010. urtean errentan eman zuten urteko 7.000 eurogatik. Nola esleitzen dira etekin horiek? Modu berean esleitzen al dira, irabazpidezko ondasunen eraentzean edo ondasunen banantze-eraentzean ezkonduta badaude?

Ondasunaren titulartasuna hartu behar da kontuan. Pribatiboa bada, ondasunaren titularrari edo titularrei esleituko zaie, eta irabazpidezkoa bada, ezkontide bakoitzari %50 esleitu zaio.

Foru komunikazioaren eraentzeari dagokionez, bi ezkontideak bizi diren artean, irabazpidezko ondasunen eraentzean baleude bezala esleituko zaizkie etekinak (hau da, pribatiboak ondasunaren titularrari eta irabazpidezkoak erdibana).

Loturak

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli