www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001996

Urtearen erdian errentan emandako higiezin baten kasuan, urte osoan ordaindutako interesen guztizkoa kengarria izango litzateke, diru-sarreren mugekin, edo ordaindutako interesen erdia soilik izango litzateke kengarria?


  

Ondasun higiezinen lagapenetik datozen etekinen gastu kengarritzat hartuko dira interesak eta gainerako finantzaketa gastuak, etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabilera nahiz gozamen ahalmenak erosi, birgaitu edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitaletatik eratorritakoak. Hala eta guztiz ere, kenketa horrek ez du gaindituko higiezinetako bakoitza errenta emateagatik lortutako etekin osoen zenbatekoa.

Beraz, higiezina errentan emanda egon den aldiari dagozkion interesak soilik izango dira kengarriak; kasu honetan, urte erdia, errentamendu horrengatik lortutako diru-sarreren mugarekin.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli