saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001991

Zergadun batek etxebizitza bat erosi nahi du errentan emateko. Horretarako, etxebizitza hori erosteko eta errentan emateko prestatzeko (altzariak erostea, segurtasun-ateak instalatzea, komunak eta sukaldea eraikitzea, parkea jartzea…) mailegu bat eskatu du. Maileguaren interesak kengarriak al dira? Nola justifika daiteke?

Higiezinen lagapenaren ondoriozko etekinen gastu kengarritzat har daitezke honako honetan inbertituriko inoren kapitalen ondoriozko finantziazio gastuak eta interesak: etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo ahalmenak (erabilera eta gozamenekoak) lortzea, birgaitzea edo hobetzea, eta ondasun edo eskubide bakoitzerako mugak, berriz, bakoitzaren eraginez lorturiko etekinak izango dira.

Hala eta guztiz ere, konponketa eta kontserbazio gastuak izango dira (ez dira hobekuntzak) ondasun materialen ohiko erabilera mantentzeko eta elementuak ordezteko egiten direnak; esate baterako, berokuntzako instalazioak, igogailuak, segurtasun-ateak eta beste batzuk.

Halaber, gastu baten kalifikazioa ezin da abstraktua izan, eta ezinbestekoa da kasuak banan-banan aztertzea.

Hortaz, orientazio gisa, PFEZaren ondoreetarako gastu kengarriak izango dira honako honetan inbertituriko kapitalei dagozkien interesak: segurtasun-ateen instalazioan (halakorik ez duten lekuetan), komunen nahiz sukaldearen eraikuntzan (halakorik gabeko higiezinetan), parketaren instalazioan (ez dagoen lekuan) eta higiezin berrien lorpenean. Hala eta guztiz ere, zenbateko kengarriak ez du gaindituko higiezina lagatzearen ondoriozko etekin osoen zenbatekoa. Justifikaziotzat, eskaturiko maileguarekin egindako inbertsioen egiatasuna egiaztatzen duten fakturak onartuko dira.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli