saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001985

Murrizpenak gizarte aurreikuspeneko sistemen alde egindako ekarpen eta kontribuzioengatik. Finantza mugak

Soilik murriztu ahal izango dira ekarpenak edo kontribuzioak abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauan eskatzen diren baldintzak betetzeaz gain gizarte aurreikuspeneko sistema bakoitzaren finantzen araudian ezarritako gehieneko mugak errespetatzen badira.

Hori dela eta kontuan eduki behar da pentsio-planen, gizarte aurreikuspeneko mutualitateen, bermatutako aurreikuspen planen, enpresen gizarte aurreikuspeneko planen, mendekotasun larriko edo handiko bizitza-aseguruen eta kirolari profesionalen gizarte aurreikuspeneko mutualitateen zati orokorraren kasuan, baterako 8.000 euroko urteko muga dagoela eta banako ekarpenei zein enpresako kontribuzioei eragiten diela. Gainera, enpresek pentsio-konpromisoak estaltzeko kontratatzen dituzten mendekotasuneko aseguru kolektiboetarako beste muga gehigarri bat ezarri da: 5. 000 euro urtean (azaroaren 28ko 35/2006 Legea, hamaseigarren xedapen gehigarria).

Pentsio planetara, gizarte aurreikuspeneko mutualitateetara, bermatutako aurreikuspen planetara eta mendetasun larriaren edo mendetasun handiaren arriskua soilik estaltzen duten aseguruetara egindako ekarpenek, desgaituen alde eratutakoek, baterako finantza-muga hauek dituzte: a) ahaidetasun-lotura duten desgaituen alde eginiko gehieneko urteko ekarpenak, 10.000 euro; eta b) desgaitastasunen bat duen pertsona baten alde eginiko urteko gehieneko ekarpenak, bere ekarpenak barne, 24.250 euro (azaroaren 28ko 35/2006 Legea, hamargarren xedapen gehigarria).

Azkenik, kirolari profesionalen gizarte-aurreikuspenen mutualitatearen zati bereziari eginiko ekarpenak eta enpresa kontribuzioek urteko gehieneko 24.250 euroko finantza-muga dute (azaroaren 28ko 35/2006 Legea, hamargarren xedapen gehigarria).

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli