saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001962

Nola kalkulatu PFEZaren Foru Arauan ezarritako mugak aplikatzeko kontuan hartu beharreko etekinak eta irabaziak

Erregela hauek hartu behar dira kontuan, kasuan kasukoa errentaren arabera:

  1. Lanaren etekinak: jasotako zenbateko gordina hartu behar da kontuan, integrazioehunekoak aplikatu gabe; muga gainditzen zehazteko salbuetsi gabeko kopuruak soilik hartuko dira. Ez dira kontuan hartuko ez gastu kengarriak ez hobariak.

    Irizpide bera aplikatuko da lanaren etekinen zenbatekoa zehazteko, baldin eta zergadunak, betekizunak betetzen dituela, Zerga etekin horiek soilik kontuan hartuzordaintzea hau tatzen badu (aitorpen laburra). Horrenbestez, lanaren etekinik lortu ezean, ezingo da aurrekoa aplikatu.

  2. Kapital higiezinaren etekinak: sarrera positibo osoak hartuko dira kontuan, salbuetsitakoak barne, integrazio-ehunekoak aplikatu gabe eta gastu kengarriak bazter utzita. Etekin positiboak ez dira konpentsatuko negatiboekin. Positiboak soilik hartuko dira aintzat.
  3. Kapital higigarriaren etekinak: sarrera positibo osoak hartuko dira kontuan, salbuetsitakoak barne, integrazio-ehunekoak aplikatu gabe eta gastu kengarriak bazter utzita. Etekin positiboak ez dira konpentsatuko negatiboekin. Positiboak soilik hartuko dira aintzat.
  4. Ondare-irabaziak: ondare-irabazi garbiak hartu behar dira kontuan, egunerapen eta murrizketa koefizienteak aplikatu ondoren eta ekitaldiko ondare-galerekin konpentsatu baino lehen, bai zerga-oinarri orokorrean integratzen diren irabaziak, bai aurrezkiaren zerga-oinarrian integratzen direnak.

    Aitortu beharreko ondare irabaziei dagokienez, zerga-oinarri orokorrean eta aurrezkiaren zerga-oinarrian integratu beharrekoak batu behar dira, ondare galerak kontuan hartu gabe, hau da, horien zioz aitorpena aurkeztu beharra sortzen ez dela. Hala ere, baldin eta zergadunak ondare galerak hurrengo ekitaldietan izan litezkeen irabaziekin konpentsatu nahi baditu, aitorpena aurkeztu beharko du, behartuta ez egon arren. Talde-inbertsioko erakundeen akzioen edo partaidetzen eskualdaketek edo itzulketek sortzen dituzten ondare-irabaziek, baldin eta atxikipenen oinarria.

    Zergari buruzko Araudiko 96.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, atxikipenaren oinarria zerga-oinarrian sartu beharreko zenbatekoak ezartzen ez duten Inbertsio Kolektiboko Erakundeen akzio eta partaidetzen eskualdaketatik edo itzultzetik eratorritako ondare-irabaziak lortzen dituen zergadunek zergaren autolikidazioa aurkeztu behar dute, edozein dela irabazi horien zenbatekoa.

  5. Ondare-irabaziak ezin dira konpentsatu kapitalaren etekin negatiboekin. Kapitalaren etekin positiboak ere ezin dira konpentsatu negatiboekin

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 102. artikuluaren 3. artikuluaren a) letraren kasuan ezartzen denari dagokionez, ulertu behar da zergadun batek ordaintzaile batetik baino gehiagotik jasotzen dituela lan-etekinak, izaera horretako errentak kobratzen dituenean nortasun juridiko desberdina duten pertsona edo erakundeengandik, izan ere, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 107. artikuluak nahiz Zergaren Arautegiko 83. artikuluak atxiki beharreko edo kontura sartzeko obligaziodunak arautzen dituztela. Horrela, lehendabizi, betebehar hori "pertsona juridikoek eta erakundeek" dituztela ezartzen dute. Hori dela eta, kargapeko eta salbuetsi gabeko errenten ordaintzaileak baino ez dira zenbatuko. Enpresaren ondorengotza gertatzen denean, aurreko enplegatzailearen lan-harremanak ez dira iraungitzen; aitzitik, ondorengotza jasotzen duen enplegatzaile berria harreman horietan subrogatzen da. Halako kasuetan, enpresaburu berriaren plantillan sartzen diren langileentzat bai hori bai aurrekoa ordaintzaile bera dira kenkariak aplikatzeko eta aitorpena aurkezteko, langile horien eta enplegatzaileen artean lan-harreman bat bakarrik dago eta.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Mugak eta baldintzaketa

Itzuli