www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001961

Hurrengo urtean famili unitateko kideren bat hil


  

Urtean zehar famili unitateko kideren bat hiltzen bada, gainerakoek hauetako bat hautatu ahal izango dute:

  1. Bakoitzak bere banako aitorpena aurkeztea, bai eta hildakoarena ere.
  2. Kide guztien baterako aitorpena aurkeztea, hildakoaren errentak ere barne direla. Hala eginez gero, nahiz eta hildakoa ezkontideetako bat izan ez, 98. artikuluko 1. idatz-zatian adierazitako famili unitateei dagokien txikipena aplikatu behar da, 13/20013 Foru Arauko 101.2 artikuluan ezarri den bezala.

Ezkontide edo izatezko bikoteko kide bat (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikotea) hiltzen bada eta famili unitatean ez badago ez umerik ez bestelako ondorengorik, bizirik dagoen ezkontideak edo izatezko bikotekideak Zerga harekin batera ordaintzea hauta dezake.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Itzuli