www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001955

Lehentasuneko mezenasgo jarduerak eta herritar guztien intereseko jarduerak sustatzeko programak: Martxoaren 10eko 4/2019 Foru Araua, 42. artikulua.


  

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2019/01/01

Martxoaren 20ko 4/2019 Foru Arauaren 42. artikuluak esplizituki arautzen du Bizkaiko Lurralde Historikorako lehentasunezkotzat jotzen diren jarduerek manu horretan araututako zerga-onurak jaso ditzaketela.

Martxoaren 20ko 4/2019 Foru Arauak ezabatu egin du otsailaren 24ko 1/2004 Foru Arauan ezartzen zen elkarrekikotasuna, Estatuko eta beste foru-lurralde batzuetako organo eskudunek halakotzat jotako lehentasunezko jarduerekin.

Alabaina, martxoaren 20ko 4/2019 Foru Arau horren bigarren xedapen gehigarrian, erregimen iragankor bat arautzen da dagoeneko formalizatuta dauden etorkizuneko dohaintza-konpromisoetarako. Araubide horren arabera, martxoaren 20ko 4/2019 Foru Arauaren eragin-dataren aurretik (2019ko urtarrilaren 1a) formalizatutako konpromisoek otsailaren 24ko 1/2004 Foru Arauaren 31. artikuluan xedatutakoaren onuradun izaten jarrai dezakete, konpromiso horietan ezarritako amaiera-datara arte.

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2018/12/31

 1/2004 Foru Arauko 31. artikuluan berariaz ezarrita dagoenez, lehentasuneko jardueretarako eta herritar guztien intereseko gertaerak sustatzeko egitarauetarako ezarritako zerga onurak Estatuko eta foru lurraldeetako organo eskudunek halakotzat jotzen dituzten jarduerei eta egitarauei aplikatuko zaizkie, baldin eta haiek onetsitako arautegian elkarrekikotasunarekin aintzatesten badituzte Bizkaiko Foru Aldundiak onetsitako jarduerak eta egitarauak.

Bizkaiko eta gainerako bi lurralde historikoetako zerga arautegian elkarrekikotasun hori ageri bada ere, araubide erkideko zerga arautegian ez da hala gertatzen, eta horregatik Bizkaiko foru arautegiari lotuta dauden zergadunek ezin dute kenkaririk aplikatu araubide erkideko zerga arautegian zehaztutako herritar guztien intereseko gertaerak sustatzeko ematen dituzten kopuruen zioz.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Itzuli