www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001953

13/2013 Foru Araua, abenduaren 5ekoa, 90. artikulua.


  

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2022/01/01

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 90. artikuluan (2021eko abenduaren 31ra arte indarrean egon den testua) "Kenkaria mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertain berrietan edo sortu berrietan edo berritzaileetan inbertitzeagatik" izenekoa arautzen zuen inbertsioak sustatzeko enpresa berrietan edo sortu berrietan, eta horretarako kenkaria ematen zien eta ezartzen zen partaidetzak besterenduta lortzen ziren ondare-irabazien zenbateko osoa edo zati bat salbuetsita zegoela.

2020ko eta 2021eko ekitaldietan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunek ezohiko kenkaria aplikatu ahal izan zuten mikroenpresetan, enpresa txikietan edo ertainetan egindako inbertsioengatik (4/2020 Foru Dekretu Arauemailea, maiatzaren 5ekoa, COVID-19aren osasun-larrialdiaren ondorengo suspertze ekonomikorako zerga-neurri koiunturalei buruzkoa; 1. artikuluko hirugarren zenbakia), Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauak arautzen duen kenkari orokorra aplikatu beharrean. Neurri hori 2021eko ekitaldirako luzatu du abenduaren 1eko 11/2020 Foru Dekretu Arauemaileak, COVID-19ari lotutako luzapen neurriei eta beste premiazko neurri batzuei buruzkoak.

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 29ko 5/2020 Jarraibideak zenbait irizpide ezartzen ditu 5. zenbakian hori interpretatzeko (jarraibide horren gaia COVID-19aren osasun larrialdiaren ondoren suspertze ekonomikora bideratutako koiunturazko tributu neurriei buruzko maiatzaren 5eko 4/2020 Foru Dekretu Arauemailea da).

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera Zergaren Foru Arauaren 90. artikuluan kenkari honen testua aldatu da: "Kenkaria, mikroenpresetan, enpresa txikietan edo enpresa ertain sortu berrietan, berritzaileetan edo zilarrezko ekonomiari lotutakoetan inbertitzeagatik".

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2021/12/31

Kenkaria mikroenpresa edo  enpresa txiki  edo  ertain berrietan edo  sortu  berrietan edo berritzaileetan  inbertitzeagatik.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauak 9. artikuluan bi kenkari-ehuneko eta bi gehieneko kenkari-oinarri arautzen ditu. 1. idatz-zatian mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertain berrietan edo sortu berrietan inbertitzeagatik aplika daitezkeen kenkarien ehunekoa eta gehieneko zenbatekoa ezartzen dira; 2. idatz-zatian mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertain berritzaileetan inbertitzeagatik aplika daitezkeen kenkarien ehunekoa eta gehieneko zenbatekoa ezartzen dira.

Hala ere, bi kasuetan kenkarirako onartzen urteko zenbatekoa ezin da izan zergadunaren likidazio-oinarriaren ehuneko 15 baino gehiago. Muga hau (likidazio-oinarriaren ehuneko 15) batera aplikatzen zaizkie bi inbertsio motei.

Likidazio-oinarria likidazio-oinarri orokorraren (emaitza positiboa denean soilik) eta aurrezkiaren likidazio- oinarriaren (ezin da negatiboa izan) batura da.

Baterako tributazioan muga hauek aitorpen bakoitzeko aplikatzen dira, eta batera.

(*) Aparteko kenkaria pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenean mikroenpresetan, enpresa txikietan edo ertainetan inbertitzeagatik.

2020ko eta 2021eko ekitaldietan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunek ezohiko kenkaria aplikatu dezakete mikroenpresetan, enpresa txikietan edo ertainetan egindako inbertsioengatik (4/2020 Foru Dekretu Arauemailea, maiatzaren 5ekoa, COVID-19aren osasun-larrialdiaren ondorengo suspertze ekonomikorako zerga-neurri koiunturalei buruzkoa; 1. artikuluko hirugarren zenbakia), Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauak arautzen duen kenkari orokorra aplikatu beharrean. Neurri hori 2021eko ekitaldirako luzatu du abenduaren 1eko 11/2020 Foru Dekretu Arauemaileak, COVID-19ari lotutako luzapen neurriei eta beste premiazko neurri batzuei buruzkoak.

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 29ko 5/2020 Jarraibideak zenbait irizpide ezartzen ditu 5. zenbakian hori interpretatzeko (jarraibide horren gaia COVID-19aren osasun larrialdiaren ondoren suspertze ekonomikora bideratutako koiunturazko tributu neurriei buruzko maiatzaren 5eko 4/2020 Foru Dekretu Arauemailea da).

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Itzuli