saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001946

Ohiko etxebizitza Bizkaitik kanpo

Ez da onartuko kenkaririk aplikatzea Bizkaitik kanpoko (foru lurraldea, lurralde erkidea edo atzerria) ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik, ondoko kasuetan izan ezik: eraikitzen ari den etxebizitza baten konturako ordainketak egiten direnean, etxebizitzan bizitzen hasteko 12 hileko epealdia amaitu ez denean, kargua edo enplegua dela eta beste bat gozatzen denean eta Bizkaiko Lurralde Historikoan egoitza edukitzea eta kanpoko ohiko etxebizitzan inbertitzea bateragarri den kasuetan.

Azken kasuei dagokienez, Zergaren araudian ezarrita dago herritarrak atzerrian egon daitezkeela zerga ondorioetarako Bizkaiko egoiliar izateari utzi gabe (hala nola Espainiako misio diplomatikoetako edo kontsul bulegoetako kideak, diplomatikoa edo kontsularena ez den lanpostu edo enplegu ofiziala atzerrian gauzatzen duten jarduneko funtzionarioak eta abar). Kasu horietan bateragarriak dira atzerrian dagoen etxebizitza bat etengabe okupatzea eta Bizkaian zerga egoitza izatea, eta zergadunek ohiko etxebizitzaren inbertsioagatiko kenketa aplika dezakete (horretarako eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen badituzte, logikoa denez).

Gainera, etxebizitza-kontuetara egindako ekarpenen ondorioz Bizkaian kenkaria jasotzen duten saldoak sendotzeari dagokionez, Bizkaiko araudiaren ikuspegitik ez dago eragozpenik inbertsioa lurralde historiko honetatik kanpo dagoen etxebizitza bat erosiz gauzatzeko, baldin eta etxebizitza hori zergadunaren ohiko etxebizitza bada (hartara zergaren foru arauak ezarritako betekizunak betez).

Loturak

15.8.22 Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli