saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001944

Ohiko etxebizitza zer den: ohiko etxebizitza saldu behar izatea bertan hiru urtez etengabe bizi izan baino lehen, korritu tasen igoeraren eraginez erosketa finantzatzeko eskatutako mailegua ezin ordaindu izateagatik

Baldin eta korritu-tasen igoerak etxebizitzaren erosketa finantzatzeko eskatutako hipoteka-maileguaren kuotei aurre egitea eragozten badu eta zergadunak hori dela eta etxebizitza aldatu behar badu bertan hiru urtez etengabean bizi izan baino lehen, etxebizitzak ez dio utziko ohikoa izateari.

Korritu tasen igoerak etxebizitza aldatu beharra zein kasutan eragiten duen zehazteko, zergadunaren ondare egoera orokorra eta berak eta bere menpeko pertsonek gastu arruntei aurre egiteko baliagarri daukaten errenta baloratu behar dira, hipoteka-maileguaren kuotak kenduta. Hain zuzen ere, arreta bereziarekin aztertu behar da mailegua eskatu zuenetik egoitza aldatzea erabaki arte jasandako kuotek izan duten gehikuntza.

Halaber, horiek guztiak baloratzeko kontuan eduki behar da egungo egoeran, merkatua nola dagoen ikusita (erabat motelduta dago eta prezioak beheraka hasita daude), etxebizitzen salmenta nekez izan daitekeela espekulaziorako.

Loturak

15.8.20 Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli