www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001934

Ohiko etxebizitza eraikitzea.


  

Etxebizitzaren eraikuntza eta ohiko etxebizitzaren eskuratzea asimilatu egingo dira, baldin eta zergadunak zuzenean ordaintzen baditu obrak egitearen ondoriozko gastuak, edo obren sustatzaileari konturako kopuruak ematen badizkio, betiere obra horiek, gehienez, lau urteko epean amaitzen direnean, inbertsioa hasten denetik zenbatuta.

Horretarako, oro har, eraikuntza-obrak amaitzeko ezarritako lau urteko epealdia zergadunak, inbertsioak direla eta, ohiko etxebizitzan inbertitu izanagatiko kenkariarekin lotutako onuraren bat lortzen duen lehenengo

ordainketatik aurrera konputatzen hasi behar da (kenkariaren aplikazioa, etxebizitza-kontuaren saldoaren helburua, berrinbertsioa gauzatzea).

Zergaren Arautegiko 68.1.b) artikuluan ezarritako epealdi orokorra lehengoa bada ere (lau urte), apirilaren 28ko

3/2020 Foru Dekretu Arauemaileko 2. artikuluko bigarren puntuan lau urtetik bost urtera luzatzen da etxebizitza eraikitzeko obrek eragindako gastuak zuzenean ordaintzen dituztenek eta obren sustatzaileari konturako diru kopuruak ematen dizkiotenek obrak amaitzeko eta ohiko etxebizitzaren eraikuntza eskuraketarekin berdinesteko epealdia, baldin eta laur urteko epealdi arrunta 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean amaitzen bada.

Horrenbestez, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Arautegiko 68.1.b) artikuluan aipatzen den epealdiaren luzapen automatiko honek (arautegi hori Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuak onetsi du) 2016an eraikitzen hasitako etxebizitzei eragiten die. Etxebizitza horien eraikuntza 2021. urtean amaitu behar da. Neurri hauen ondorioz 2020. urtean ez dago eraikitzeko epealdia amaitu zaion ohiko etxebizitzarik.

11/2020Foru Dekretu Arauemaileak, abenduaren 1ekoak, COVID-19ari lotutako luzapen neurriei eta beste premiazko neurri batzuei buruzkoak, 2021. urtera arte luzatu du neurri hau eta ondorioz urtebete gehiago egongo da 2017. urtean eraikitzen hasitako etxebizitzak eraikitzeko. Etxebizitza horiek 2022. urterako eraiki behar dira.

Luzapen horiek etxebizitzak eraikitzeko epealdiari zein ohiko etxebizitzaren eraikuntzagatik kenkariak aplikatzeko epealdiari aplikatzen zaizkie.

Loturak

15.8.13 Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli