saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001933

Inbertsioa etxebizitzan eta ezkontzaren deuseztapena edo senar-emazteen banantzea edo dibortzioa, edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikotea azkentzea: Etxebizitzaren kenkaria.

13/2013 Foru Arauaren 87.7 artikuluak bide ematen du ezkontideak edo ezkontide ohiak ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria egiteko, baldin eta epailearen erabakiz famili etxebizitza eskuratzea finantzatzeko maileguaren kuotak ordaindu behar baditu, nahiz eta bera bertan bizi ez, eta etxebizitzan daukan titulartasuna aintzat hartu gabe. Honelako kasuetan, ez da beharrezkoa higiezinaren titularra izatea kenkaria egin ahal izateko; nahikoa da famili etxebizitzaren ordainketak egitea. Horrenbestez, ez da beharrezkoa higiezinean bizitzea ezta higiezinaren titulartasun-kuotak eskuratzea ere.

Honelako kasuetan, zergadunak famili etxebizitza finantzatzen laguntzeko ordaindu behar dituen diru-zenbatekoek bere kreditu fiskala gutxituko dute.

Kenkariaren ehunekoa eta muga zergaduna abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 87. artikuluko 4. zenbakian ezarritako egoeretako batean (30 urte baino gutxiago, familia ugariaren titularra) egotearen arabera finkatuko dira.

Hala eta guztiz ere, zergadunak ezin izango du kenkaririk egin famili etxebizitza finantzatzeko ordaindu behar dituen zenbatekoetan, baldin eta konpentsazio-pentsio gisa ordaindu behar baditu, hitzarmen arautzaileak hala agintzen diolako. Horrenbestez, ezin da konpentsazio-pentsioen ordainketagatik murrizpena aplikatu eta, aldi berean, etxebizitzaren kenkaria eskuratu.

Adingabeen zaintza partekatuaren kasuan, gurasoek txandakako denboraldietan beren etxebizitza uzteko beharrak ez du eragotziko ohiko etxebizitzatzat hartzea, betiere seme-alabak bizi diren familia-etxebizitzara joateko uzten badute. Hala ere, seme-alabak bizi diren higiezina familia-etxebizitza izan daiteke, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 87.7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Loturak

15.8.12 Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli