Hemen zaude:
Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001922
Pertsona bat egoitza-zentro batean bizi bada eta hango gastuak ahaidetasun-gradu desberdineko ondorengoek ordaintzen badituzte (esaterako, seme batek eta biloba batek), hurbileneko ahaideak soilik aplikatu ahal du kenkaria (zenbateko osoa; kasu honetan semeak).
Gastuak ordaintzen dituzten ondorengoak ahaidetasun-gradu berekoak badira, eta kasu horrexetan soilik, kenkariaren zenbatekoa denen artean hainbanatu behar da.
Ezin daiteke esan betekizun hori betetzen denik baldin eta aurreko ahaideak bere egoitzaren gastuen zati esanguratsu bat ordaintzen badu.
Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak