saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001906

Tutoretza dela eta zergadunari loturiko pertsonak. Babestutako urritua, 18 urtetik gorakoak

Abenduaren 5eko 13/20013 Foru Arauaren 79. artikuluaren 6. idatz-zatian xedatutakoarekin bat etorriz, seme-alabengatiko kenkaria aplikatu ahal du tutoretzaren ondorioz zergadunari lotuta dagoen edozein pertsonak (neba-arrebek, osaba-izebek, aurreko ahaideek, ezkontideak edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteko kideak, eta arrotzek ere), noski, manu horretan hartara ezarri diren gainerako betekizunak betetzen baldin badira.

Tutoretzapeko aurreko ahaideen kasuan, ondorengotzat hartzen badira, ezingo dira aurreko ahaidetzat hartu, abenduaren 5eko Foru Arauko 831 artikuluan araututako kenkariaren ondorioetarako.

Baterako aitorpena aurkezten duten ezkontideei (edo izatezko bikoteko kideei) dagokienez, Jarraibide honetako 15.2.3 idatz-zatian xedatutakoa aplikatuko da. Kasu hauetan, zerga ordainketa batera egiteagatik jasotzen den murrizpenaren eta seme-alabengatiko kenkariaren arteko bateragarritasuna guraso ezkongabe edo alargun batek adingabeko seme edo alaba batekin (edo luzaturiko edo birgaituriko guraso-ahalari lotutako adin nagusiko batekin) baterako aitorpena egiten duenean dagoen berbera da.

Hori dela eta, koherentea da tutoretzapeko ezkontideak zerga-onura handiago baterako eskubidea ematea lanik ez eginik ere bere kabuz molda litekeen beste ezkontide batek baino.

Egitatezko zaintza dagoen kasuetan ezin da aplikatu kenkari hau.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Famili kenkariak eta pertsonalak

Itzuli