Hemen zaude:
Baliodun erantzuna 2013/12/31ra arte eta 2014/1/1etik Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
Kasu honetan, ez gaude jarduerari lotutako ondasun baten eskualdaketa baten aurrean; izan ere, arauak ezartzen du aldez aurretik deslotura bat izan delako aurreikuspena eta zergadunak bertan behera utzi zuenetik hiru urteko epean bestelako jarduera ekonomikorik abiarazi ez duelako aurreikuspena. Horrenbestez, ondare mozkina edo galera honela zehaztu behar izango da: PFEZari buruzko Foru Arauak eta, hala badagokio, arautegi horren 1. xedapen iragankorrak ondare aldaketak kalkulatzeko ezarritako arau orokorrekin bat etorriz.
Desloturak ez du ondare aldaketarik ekartzen, lokalak ondarearen zatia izaten jarraitzen duelako.
Hori bai, jarduera ekonomikoari lotutako eta zergadunaren ondare pertsonala bideraturiko elementuak deslotuz gero, horiek eskuratzeko balioa, etorkizuneko ondare aldaketen ondorioetarako, honakoa izango da:
Kasu honetan, eskualdatutako ondasunaren balioa honakoa da: 45.000 - 12.000= 33.000 euro.
Balio hori gaurkotu beharra dago PFEZn 2013rako aplikagarria den diru eguneratzeko koefizientearen arabera (1,539):
Eguneratutako eskuraketa balioa: 33.000* 1,539= 50.787
Beraz, lortutako ondare mozkina honako hauxe izango da: 150.000- 50.787= 99.213 euro.
Zergaren arau orokorren arabera kalkulatutako ondare mozkina denez eta eskualdatutako ondasuna 1994-12-31 baino lehenago eskuratu denez, 2007-01-01 baino lehenago sortutako horren zatia bereizi behar da; gauzak horrela, zati hori honakoa izango da; erosketa datatik (1978. urtea) eta 2006-12-31ra bitartean igarotako egun kopuruari proportzionalki dagokion ondare mozkinaren zatia, betiere ondasunak zergadunaren ondarean iraun duen egun kopuruari dagokionez.
Ondare mozkinaren zati hori, erosketa datatik 2006-12-31ra bitartean sortutakoa, beharrezko koefizientea aplikatuz murriztuko da, baldin eta erosleak jarduera berarekin jarraitzen ez badu.
Horrela eskuratutako ondare mozkina aurrezkiaren oinarri zergan txertatuko da, zergak ordainduz salmenta egin deneko datan indarrean egon den tasa finkoaren arabera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.