www.bizkaia.eus/guregida
Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001883
13/2013 Foru Arauako 72. artikuluan aurreikusitako kasu bereziaren analisia
- Minusbaliodunak berak egindako ekarpenak eta beste pertsona batzuek berarentzat egindakoak biltzen direnean, lehenik eta behin minusbaliodunak berak egindako ekarpenak murriztu behar dira; horiek ezarritako 24.250 euroko mugara iristen ez direnean bakarrik murriztu ahal izango dira beste pertsona batzuek harentzat egindako ekarpenak haien zerga oinarrietan, 72. artikuluan ezarritako mugekin eta modu proportzionalean.
- Ezkontidearen edo ahaideen aldeko ekarpenak egin daitezke, odol-ahaidetasunagatik edo ezkontza-ahaidetasunagatik, zuzenean edo zeharka, hirugarren graduraino (hori barne), baldin eta %65eko edo gehiagoko minusbaliotasun fisikoa badute, %33koa edo gehiagoko minusbaliotasun psikikoa badute edo, Kode Zibilean ezarritako kasuak direla bide, epaileak adierazitako ezintasuna badute.
- Ahaide minusbaliodunentzako ekarpenen urteko muga, 8.000 €, ekartzaileko ulertu behar da, ez minusbalioduneko.
- Pertsona minusbaliodunentzat gizarte aurreikuspeneko sistemetara ekartzen diren kopuruak, ezarritako murrizpen mugak gainditzeagatik oinarrian murriztu ezin izan direnak: hurrengo bost ekitaldietan aplikatu ahalko dira, baldin eta gizarte aurreikuspeneko sistema bakoitzean aplika daitekeen finantza araudian ezarritako mugak errespetatzen badira.
- Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 70. artikuluko 5. eta 6. idatz-zatietan ezarritako mugak ez zaizkie aplikatzen testu bereko 72. artikuluan aipatzen diren pertsona desgaituen aldeko gizarte aurreikuspeneko sistemei.
- BGAEei dagokienez, 2016ko uztailaren 1etik aurrera abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 72. artikuluan araututako tratamendua ondoko hauei baino ezin zaie aplikatu: urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren bidez onetsitako Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Entitateei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Araudiko 40. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen diren betekizunak betetzen dituzten aurreikuspen-planetara egiten diren ekarpenei.
Loturak
Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak
Informazio gehiago
Itzuli