saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Farmazialari batek bere jarduera bertan behera utzi du erretiroa hartu duela eta; gauzak horrela, handik hiru hilabetera farmazia bulegoaren titulartasuna eskualdatu du, lokala farmazialari berriari alokatuz. Bulegoa 1970ean eskuratu zen. Zein araubideri jarraituko dio lokal horren eskualdatzeak?

Baliodun erantzuna 2013/12/31ra arte eta 2014/1/1etik Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Jarduera utzi eta enpresa ondarea eskualdatua izan den kasu baten aurrean gaude.

Desloturak ez du ondare aldaketarik ekartzen, ondasunek zergadunaren ondarearen zatia izaten jarraitzen dutelako. Gainera, lotutako elementuen eskualdaketak zergak ordainduko ditu ondare aldaketen kalkuluari buruzko arau orokorrekin bat etorriz, betiere jarduera utzi eta hurrengo hiru urteko epean bestelako jarduera ekonomiko bati berrekiten ez badio.

Kasu honetan, aurreko atalean ezarritakoa aplikagarria izan dadin, suposatutzat ematen dugu lokalaren alokairua ez dela jarduera ekonomiko baten egikaritzapena (PFEZ Foru Arauaren 24.3. artikuluak ezarritakoak):

Eskualdaketaren gaia den ondasuna 1994-12-31 baino lehenago eskuratu zen; hori dela eta, PFEZ Foru Arauaren 1. xedapen iragankorra da aplikagarria.

Edozein kasutan ere, zergadunak aurrera eramaten zuen jarduera ekonomikoa oraindik ere betetzen jarraitzen denez gero, eskualdatutako lokalean, beste titularitate baten pean, ez dira aplikagarriak izango xedapen iragankorraren lehenengo idatz zatian ezarritako murrizketa koefizienteak.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 24.3 artikulua

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli