saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001880

Murrizpenak gizarte aurreikuspeneko sistemen alde egindako ekarpen eta kontribuzioengatik. Kasua: banako ekarpenak eta enpresak egotzitako kontribuzioak murrizketarako gehieneko muga baino gehiago izatea. Nola zehaztu hurrengo ekitaldietan txikipena aplikatzeko eskubidea emango duten gaindikinak.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 71. artikuluan ezarri denez, murrizketaren guztirako mugak bereiz konputatuko dira: alde batetik banako ekarpenen ziozko murrizketena eta bestetik enpresaren ekarpenen ziozko murrizketena.

Hala ere, 13/2013 Foru Arauko 71. artikuluan ekarpenek eta kontribuzioek batera sor dezakeen gehieneko murrizketa ezarri da, hain zuzen ere ekarpenetarako eta kontribuzioetarako banaka ezarritako gehieneko murrizketen batura baino gutxiago. Gainera, foru arau horretako 67.2 artikuluan xedatuta dago zergadunaren murrizketen baterako aplikazioak ezin duela sortu likidazio-oinarri negatiborik, ezta hura gehitu ere.

Ekarpenen eta enpresaren kontribuzioen baturaren ondoriozko murrizketa baterako gehienekoa baino gehiago bada edo zerga-oinarritik zergadunak konpentsazio-pentsioen eta mantenurako urtekoen zioz aplika ditzakeen murrizketak deskontatuta geratzen den saldo positiboa baino gehiago bada, gaindikina hurrengo bost ekitaldietan murrizteko pentsatuko da lehenengo kontribuzioen ondoriozko murrizketa aplikatu dela eta gero ekarpenen ondoriozkoa. Horretan abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauan ezarritako mugak errespetatu behar dira eta betekizunak bete.

Gainera, egin diren ekarpenen edota kontribuzioen zenbatekoek banaka ezarritako guztirako gehieneko murrizketa gainditzen badute, nahiz eta gizarte aurreikuspeneko sistemako finantza-mugak errespetatu, gaindikinen murrizketak hurrengo bost ekitaldietan aplikatu ahal izango dira, bakoitza bere multzoaren barruan (ekarpenak eta kontribuzioak).

Gaindikinak hurrengo bost ekitaldietan egotzi behar dira, hain zuzen ere zerga-oinarri orokorretik konpentsazio-pentsioen eta mantenurako urtekoen zenbatekoa kenduta geratzen den saldoa positiboa den lehenengo ekitaldian. Zergaldi batean gaindikina gertatzen bada zergadunaren beraren ekarpenen eta enpresaren kontribuzioen batura legez ezarritakoa baino gehiago izateagatik, murrizketak lehentasun-hurrenkera honen arabera aplikatuko dira:

  1. aurreko ekitaldietako ekarpenak;
  2. aurreko ekitaldietako kontribuzioak;
  3. ekitaldiko kontribuzioak;
  4. ekitaldiko ekarpenak.
Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli