saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001878

Murrizketak gizarte aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenengatik eta kontribuzioengatik. Nola aplikatu baterako zerga-ordainketan likidazio oinarri orokorraren muga

Txikipenen aplikazioak ezin du sortu likidazio oinarri negatiborik, baina ezta hura gehitu ere.

Zerga batera ordaintzen bada, aipatutako muga erlatiboa famili unitateko kide bakoitzari dagokio; horretarako, zergadun bakoitzari zerga oinarrian dagokion ehunekoa hartu behar da kontuan. Horregatik, kasu hauetan bi muga daude:

  1. Batetik, famili unitateko kide bakoitzak gehienez ere kopuru hau ken dezake: bere banako zerga oinarritik konpentsazio-pentsioen eta mantenurako urtekoen zioz aplika ditzakeen txikipenak deskontatuta geratzen den zenbateko positiboa.
  2. Bestetik, famili unitateko kide guztiek bat eginda gehienez ere kopuru hau ken dezakete: baterako zerga oinarri orokorretik konpentsazio-pentsioen eta mantenurako urtekoen zioz denek aplika ditzaketen txikipenak deskontatuta geratzen den saldo positiboa.
Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli