saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001876

Epailearen ebazpenaren zain dauden errentak hartzea

“a) Errenta osoa edo haren zati bat ordaindu ez bada, hura jasotzeko eskubiderik dagoen edo haren kopurua zenbatekoa den epai bidez ebatzi gabe dagoelako, ordaindu gabeko zenbatekoak epaia irmo bihurtzen den zergaldiari egotziko zaizkio.”

Jasotzeko eskubide bat edo zenbatekoa berresten duen epai-ebazpenen ondorioz jasotzen diren errentak ebazpena irmo bihurtzen den zergaldiari egotziko zaizkio.

Epailearen ebazpenerako jarritako auziaren muina errenta bat jasotzeko eskubidea edo haren zenbatekoa izan behar da. Beraz, errenta ordaintzen ez denean ezin da aplikatu erregela berezi hau.
Eskubide baten aintzatespenak inguruabar euretan egon arren auzibidean esku hartu ez duten talde bereko zergadunak ukitzen baditu, errentak aurreko irizpide bera kontuan hartuta egotziko dira, hau da, aintzatespena ezartzen duen ebazpena irmo bihurtzen den zergaldiari.

Aldi-egozketarako araubide hau lanaren etekinei aplikatuko zaie, are hainbat ekitalditan lortzen direnean ere. Hala gertatzen denean, etekin horiek bi edo bost urte baino aldi luzeagoan sortu badira eta aldian-aldian lortu ez badira, 13/2013 PFEZ Foru Arauko 19.2. artikuluan ezarritako integrazio-ehunekoak aplikatuko dira.

Baldin eta zergadunari ezin egotz dakizkiokeen inguruabarren ondorioz lanaren etekinak ebazpena irmo bihurtzen den ekitaldian barik, beste batean jasotzen badira, zergaldi horri egotziko zaizkio eta aitorpen osagarria egingo da, eta ez da egongo ez berandutza-korriturik, ez errekargurik. Aitorpen hori etekinak jasotzen direnetik PFEZen hurrengo aitorpena aurkezteko epealdia amaitu bitartean aurkeztu behar da.

Arau horiek eurak aplikatzen dira kobratzeko eskubidea ebazpen administratibo baten zain dagoenean ere.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli