saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001872

Etxebizitzaren sustatzaileari edo saltzaileari egindako konturako ekarpenak, eta ondoko salerosketa-kontratuaren suntsipena, erosleak ordaindu ezin izateagatik

Etxebizitza baten salerosketa-kontratua eroslearen ez-betetzearen ondorioz suntsitzen bada, saltzaileari eman beharreko kalte-ordainak (kontura emandako kopuruak, erresak edo seinaleak galtzea, besteak beste) ondare galerak izango dira harentzat, hain zuzen ere ondare elementuen eskualdaketen ondoriozkoak ez bestelakoak.

Galera horiek ondare aldakuntza gertatzen den zergaldiari egotziko zaizkio, hau da, kontratua suntsitu eta saltzaileari kalte-ordaina eman beharra sortzen den ekitaldiari.

Horregatik, aurrean aipatutako ondare galerak zerga oinarri orokorrean integratu eta konpentsatu behar dira, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 65. artikuluan ezarri den bezala.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Itzuli