Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001807
Zergadunek irabazteko asmorik gabeko entitateen zerga araubidearen eta mezenasgorako zerga pizgarrien Foru Arauetan Errentaren Zergarako ezarritako kenkariak aplikatu ahal izango dituzte.
Kenkariaren oinarria ezin izango da zergaren oinarriearen %35etik gorakoa izan (2018.12.31era arte, zergaren likidazio oinarriaren %30etik gorakoa izan).
13/2013 Foru Arauko 116. artikuluko d) hizkian aipaturiko informazio ereduaren barruko zergadunek baizik ezin aplika dezakete kenkaria.
Hala ere, entitate dohaintza-emaileak aurreko lerroaldean aipaturiko informazio eredua aurkezten ez duenean, arauturiko kenkaria aplikatu ahal izango du zergadunak, dohaintzaren ziurtagiria aurkezten badu, baita ordainketaren frogagiria ere, bankuak emana.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.